![]() |
| Kokapena: Museo Pío-Clementino,Ciudad del Vaticano |
Laocoonteren eskultura hau marmolez egina dago baina orginala brontzezkoa zela pentsatzen da eta K.a. III mendeko bukaera eta K.a. II.mendearen hasiera bitartean egin zen. Altuera 2.42 metrokoa zen. Eskultura originalean esaten da 2 figura zeudela eta ez hiru, gaur egun ikusten dugun bezala, mitologia grekoan Laocoonte bakarrik zegoelako seme bakar batekin. K.o. I. mendean gaur egun ezagutzen dugun Rodaseko 3 artistek eskultura egin zutela uste dute: Hagesandro, Atenodoro eta Polidoro. Pentsatzen da artista horiek garai helenistikoko obrak egokitu edo berregin egiten zituztela erromatar bezeroei emateko. Uste da beste seme bat gehitu egin zutela Virgilioren deskribapenarekin egokitzeko, beste mitoetan bakarrik seme bat agertzen baita edo 2 seme baina aita barik. Pergamoko frisoarekin antzekotasun handia duenez garai berdinean datatu dute baina bloke bat italiar marmolez eginda dago eta marmol hori ez zen ustiatu Augustoren garaiera arte. 1506an aurkitu zen Domus Aurearen indusketan. Aurkitu zenean eskuineko besoa falta zitzaion eta artista batzuk berrezartzen saiatu ziren (Bandinelli,Canova…) eta azkenean beso bat jarri zioten zerurantz luzatuta. Miguel Angelek beso tolestu bat egin zuen baina ez zen inoiz kolokatu. 1957an jatorrizko besoa aurkitu zen eta tolestuta zegoen Miguel Anjelek proposatu zuen bezala.
Ezaugarri formalak
Ezaugarri formalari dagokionez mukulu biribileko eskultura bat da eta talde eskultoriko bat da 2 ume eta gizon bat agertzen baitira. Gaia mitologiko bat kontatzen da, Troiako gudan gertatutako pasarte famatu bat hain zuzen ere, Virgiliok azaltzen duena: Laocoonte Apoloren sazerdote troiar bat zen eta Laocoontek troiarrei jakinarazi zien grekoek tranpa bat egin zietela zaldi bat hirian sartuz. Horregatik, zigor bezala Atenea 2 suge bidali egin zion Laocoonte eta bere bi semeei. Poseidonen ohorean zezen bat itsasoan sakrifikatuko zuenean sugeak erasotu egin zieten. Mitologiako kondaira honekin arazoak egon dira ez baitakite Virgilioren Eneidaren kondairaren errepresentazioa den, non Laocoonte eta bere bi semeak hiltzen dira edo aurreko bertsio batena, “Troiako zikloan” agertzen den poema batean, Iliupersisa, non Laocoonte eta seme bakar bat hiltzen diren.
Konposaketari begira, piramide baten barruan kokatzen da eskultura. Aita erdian kokatzen da eta semeak aitaren alboetan eta eskuineko mutikoa eskulturatik kanpo dago, aldaretik kanpo; horrek esan ahal du mutiko hori heriotzetik libratuko dela. Lerro diagonalak agertzen dira eta kurboak sugeen gorputzetan. Lerro diagonal eta kurbo horiek mugimendu bortitza ematen dio eskulturari, eszenaren dramatismoa azpimarratuz.
Bolumenaren bitartez argilunak sortarazten ditu batez ere ilean.
Eskultura hau oso naturalista da, Laocoonte eta bere semeen aurpegitan beldurra adierazten baita. Pathos-a adierazten da; hau da, momentu bateko sentimendu bat. Egileek momentuko eszena bat erabili dute. Sugeek erasotzen dioten momentua aukeratzen dute; hau da, Laocoonteren kondairatik dramatismoko momentu bat aukeratzen dute. Eskultura hau naturalista izan arren idealizatua dago, Laocoonteren aurpegia heldu batena da baina anatomiaren tratamendu ona du eta giharrak asko nabaritzen zaizkio. Laocoonteren semeak ez dira helduak baina gorputzak heldu batena dirudi.
Rodaseko eskolari dagokio eskultura eta bertan mitologiako kondairak eta dramatismoko eszenak irudikatzen ziren non pathosa adierazten zen; hau da, pasioa eta sentimenduen adierazpena. Rodaseko eskola horien beste adibide batzuk honako hauek dira:
| Farnesio Zezena |
| Samotraziako garaipena |
Testuinguru historikoa:
Helenismoan alde batera utzi zuten liraitasuna eta ethosa; hau da, pasioen kontrola eta irudi oso errealistak batzuetan tentsio askorekin eta larritasuna adierazteko.
Aurrekariak eta ondorioak:
K.a. V eta IV. mendeetako eragina izan zuten eskultura helenistikoak. Pergamoko Zeusen aldarearen friso batean jainkoen eta erraldoien arteko borroka bat agertzen da eta horren antza du (Ateneak erraldoi bati iletik hartzen du eta Laocoonteren antza du) eta aldarean agertzen diren sugeak.| Homero (Rafael) |
| William Blake-Laocoon |
Azkenik; Tiziano, Rubens, William Blake eta Max Ernst eskultura honen interpretazioak egin zituzten.
Beraz, esan dezakegu, guztiz garrantzitsua den eskultura baten aurrean gaudela, bai bere garaian eta bai hurrengo garaietan eragina izan baitzuen. Gainera, eskultura honen bitartez helenismoaren ezaugarriak argi ikusten ditugu.
Bibliografia:
Robertson, M. El arte griego, Alianza, Madrid, 1985

Comentarios
Publicar un comentario